2009/02/04

EUSKAL KOMIKIA

Orain dela pare bat aste euskal komikia aztertu genuen. Hori dela eta guzti-guztioi Patxi Gallegoren Pololoak 1, 2 eta 3 irakurtzeko gomendatzen dizuegu. Xabineitor heroiarekin une onak bizi izango dituzue. Barre algarak euskalduntasun, sexu eta euskal mitologiaren kontura.

Hementxe daukazue gure azterlana, gure apunteak, Iratxe Retolazaren lana, gaur egungo euskal komikiaren egoeraz.


euskal komikia


Gehiago jakin nahi baduzue, hementxe esteka batzuk.

EUSKAL KOMIKIA

Absurde
Antxon Olariaga
Egunkariaren tira barregarriak
HABEKO KOMIK
Joxerra Interinez
Ortziren Ahotsa
Zaldi Eroa.

2009/01/30

165 + 1 ESTEKEN BILDUMA

HAUXE DA GURE IKASLEEN LAGUNTZAREKIN LORTU DUGUN BILDUMA EDERRA. AHAZTU GOOGLEREKIN, HEMENTXE NAHI DUZUENA TOPATZEKO PARADA DUZUE!

WEBGUNE GARRANTZITSUENAK. Ezinbestekoak euskal literaturan murgiltzeko.

http://www.armiarma.com/ Gure Biblia.

http://klasikoak.armiarma.com/
Euskal Literatura modernoko testu eta argitaratutako aldizkariak (eta hauen iruzkinak) agertzen dira.

http://www.basqueliterature.com/
Euskal literaturari buruzko argibide orokorrak aurkituko dituzu, dela euskal liburuaren merkatuari buruzko xehetasunak, dela gure literaturaren historiari buruzko ohar eta argibideak, edo dela euskarara/euskaratik itzulitako literaturari buruzkoak ere bai.
Euskal literaturaren atari osoa dugu web-gune hau.

http://www.susa-literatura.com/ : euskal egileei, liburuei eta bildumei buruzkoa

LIBURUAK ETA GORDAILUAK

Euskal testuen gordailua
Euskal liburuak osorik Susa Literaturak gure eskura jartzen ditu hainbat liburu osorik
http://www.scribd.com/doc/7683341/Euskal-Literatura web honetan, euskal literaturaren bide berriak azaltzen ditu, baita nafarroako gaur egungo idazleak eta sarrera hitzak.
http://www.susa-literatura.com/ Koldo Izargirreren web nobela
http://urkiza.armiarma.com/ (bertso eta olerkien hemeroteka)
Euskaraz.net - Liburu digitalakDonostiako idazleak, liburu digitalak…
Eusko Bibliographia euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa
http://www.ostoa.com/publicaciones/coleccion.asp?bloque=31 Euskal Literaturari buruzko liburuen bilduma
http://www.free-ebooks.net/ Hementxe liburuak dohainik lortuko ditugu
Marginalia bilduma.
Logos library: euskal testuak online

JAKIN datu-basea
Joan Mari Torrealdaik osaturiko datu-basea. XX. mendeko euskal liburuen katalogo honek 24.237 fitxa biltzen ditu gaur egun.
LITERATURA UNIBERTSALA bilduma
EIZIEren lan programa, literatura unibertsaleko obrarik garrantzitsuenak euskaratzeko helburuaz sortua. Web orri honetan orain arte argitaratutako lanen zerrenda ikus daiteke, baita azken urteotan esleitu eta argitaratzear dauden lanak ere.


POESIA

http://urkiza.armiarma.com/ (bertso eta olerkien hemeroteka)
Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografia.
XX. mendeko poesia kaierrak (Susa)
Basquepoetry.net: euskal poesiaren ataria
Olerkiak: hainbat euskal olerkariren lanak
Bertso eta olerkien hemeroteka
Bertsolaritza.

ANTZERKIA

Teatro testuak
Antzerki aldizkaria

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA

http://www.hiru.com/euskal_literatura
Web horrialde honetan, euskal literaturari buruzko hiztegia, gaiak, ikastaroak, ikasgida, artikuluak ( euskal literaturaren sorrera eta mende ezberdinetakoak) eta bestelako informazio gehigarriak.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_literatura
Literaturaren ezaugarri nagusiak, historia eta idazle nagusiak ageri dira besteak beste. http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_ahozko_literatura
Euskal ahozko literatura: atsotitzak, baladak…
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_literaturak
Euskal Herriko literatura: adituak, argitarapenak, erakundeak…
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_idazle_erdaldunak
Euskal Herriko idazle erdaldunak: klasikoak, garaikideak…
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_idazle
Euskal Herriko idazleak: Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Nafarroakoak…
http://www.euskaltzaindia.net/argitalpenak/euskalliteraturaklasikoaskalliteraturaklasikoa
Euskal Literatura klasikoaren azalpena.
http://www.unavarra.es/filologia/egungo_euskal_literatura.html_literatura.htm
Euskal Literatura Garaikidearen azalpena.
http://hirurogeia.wetpaint.com/
web honek 60. hamarkadan egon zen literatura buruzko informazio garatzen digu.
http://www.slideshare.net/euskaljakintza/gerraurreko-euskal-literatura-presentation web honetan, ataletan banatuz gerra aurrean eman zen literatura azaltzen du, politikoki zein egoera izan zuten, ekonomikoki eta baita dramatikoki ere.
Puntubi.comHego Europa, Euskal Herria eta euskararen historia laburra, pertsonaia eta gertaerak…

IPUINAK

http://www.ttarttalo.com/
Haurrentzako Euskal Literaturaren liburu bilduma luze bat
http://www.bibliotecaspublicas.es/leioaCas/publicaciones/publicacion139.pdf
Euskal ipuinak
Atsotitzak

BLOGAK

Katitxa Agirre: www.blogak.com/katitxa
Bernardo Atxaga: www.atxaga.org/blog
Eneko Bidegain: www.berria.info/blogak/bidegain
Anjek Lertxundi:www.berria.info/blogak/lertxundi
Xabier Mendiguren: www.eibar.org/blogak/mendiguren
Hasier Etxeberria: http://www.alua.mundua.com/
Joseba Gabilondo: http://www.joseba.net/
Beñat Sarasola: http://www.bsarasola.wordpress/
Juan Luis Zabala: www.berria.info/blogak/zabala
http://www.blogari.net/txelis?cat=954 euskal idazleei buruz jakin nahi duzuna emen aurkitu ahalko duzu
Elias Amezaga.

TALDE BLOGAK

www.eibar.org/blogak/volgawww.eibar.org/blogak/sareinak
http://www.txistuytambolin.com/
Euskal literatura: Blog honetan euskarazko literaturan argitaratzen diren liburuen berri eman eta interesgarriak zaizkien artikuluen bilduma egingo dute
http://euskaljakintza.blogsome.com/LITERATURA/ Maite Goñi eta bere lana.Aipurik ez.
VOLGAKO BATELARIAK
Literatur inoizkari kosakoa. Literaturari buruzko blog kritiko eta errebeldea.

ELKARTEAK

BERTSOZALE ELKARTEA
Bertsolaritzaz arduratzen den erakundea.
DURANGOKO AZOKA
Urtero Durangon egiten den euskal liburu eta disko azokaren web orria.
EUSKADIKO EDITOREEN ELKARTEA
EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA - EIE
Euskal idazleen eskubide moral eta profesionalak defendatzeko sortutako elkartea.
EUSKAL ITZULTZAILE, ZUZENTZAILE ETA INTERPRETEEN ELKARTEA - EIZIE
Euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea.
EUSKAL PEN KLUBA
Erregimen zapaltzaileak pairatzen dituzten idazleak defendatzea helburu duen erakundea. International PEN nazioarteko literatura erakundean onartuta dago.
EUSKALTZAINDIA
Euskaltzaindiaren web orria.
EUSKO IKASKUNTZA
Erakunde zientifiko kulturala, euskal kultura garatzeko asmoz sortua.
GALTZAGORRI ELKARTEA
Euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutarazteaz arduratzen den elkartea.
IDAZLE ESKOLA
Euskaraz idazteko gaitasuna hobetzeko eskola.
IKEDER
Euskal Herriko lehen literatura agentzia. Hainbat euskal idazle biltzen ditu: Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Mikel Valverde, Kirmen Uribe...
PERIFERIAK
Ixiar Rozasek eta Mario Malventik sortutako proiektua. Literaturaren eta beste hainbat kultura arloren inguruan jardunaldiak antolatzen ditu Bilbon eta Donostian.
SAUTRELA
ETBk aurkeztutako literatura saioa.
UEU
Udako Euskal Unibertsitatea. Unibertsitate-eremuan aritzen den kultur erakundea.
XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA
Bertsolaritzaren inguruan sortzen den oro biltzea helburu duen erakundea.
http://idazleak.org/
Euskal idazleen elkartea: idazleak, programak, literatura lehiaketak… euskal idazleen eskubide moral eta profesionalak defendatzeko asmoz sortu zen Euskal Idazleen Elkarteak sortutako web orria, non Euskal Literaturaren historia laburrari, idazleei, argitalpenei... buruzko informazioa agertzen den
http://www.ikeder.es/
http://www.eremulauak.com/
http://www.idazleak.org/
http://www.ikeder.es/
http://www.bazka.info/
http://www.egoibarra.com/sarrerakoak/sarrera2004_13

Saretik.net: Euskal hizkuntza eta literatura arloko baliabide digitalak

ARTIKULUAK

http://www.zabaldu.com/etiketa/euskal%20literatura/
Web honetan Sarasolak, elkarrizketa baten bidez eta baita ironia finez fikziozko 2 euskal gazteren pentsaerak azaltzen ditu.
http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin93_76/Jakin93_76_093.pdf
Euskal literatura garaikideari buruzko artikulua
http://hedatuz.euskomedia.org/3470/
XX garren mendean, dagoen euskal literaturari buruzko informazio eta autore famatuak erakusten ditu.
http://www.egoibarra.com/sarrerakoak/sarrera2004_13
Euskal literatura garaikidearen kanonari buruzko egindako lana agertzen da web-orri honetan.
http://laurogeitahamara.wetpaint.com/ Euskal Literaturaren 90 hamarkadaren idazle batzuen batuketa
http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2007-12-06/044/007/Gazteak_erakarri_literatura_elikatu_.htm Gazteak Euskal Literaturara erakartzeko artikulua
http://www.argia.com/argia-astekaria/1987/haur-literatura-umeak-bezain-sasoiko Haurrentzako Euskal Literaturaren artikulu luze bat:
http://www.euskonews.com/gaztea/0432zbk/gaia43206.html Euskal Herriko iparraldeko literaturari buruzko artikulu bat

LITERATURA ALBISTEAK

http://www.argia.com/kanalak/literatura.htm
http://www.berria.info/
Durangoko azoka-Berria Durangoko azokan aurkeztutako guztia
Autoreekin Solasean autoreei elkarrizketak
http://www.eitb.com/kultura/literatura/

LITERATUR ALDIZKARIAK

ARGIA
Gai ugari lantzen dituen euskal astekaria.
BERRIA
Euskara hutsez argitaratzen den egunkaria.
EUSKALKULTURA.COM
Euskal kulturaren eta diasporaren buletina, Interneten bidez euskal kulturari buruzko berriak zabaltzea helburu duena.
JAKIN
Pentsamendu eta kulturako aldizkaria.
LARRUN
Argia astekariaren pentsamendu aldizkaria.
OSTIELA
Euskal kulturari buruzko hiruhilabetekaria.
SENEZ
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak urtean behin argitaratzen duen aldizkaria.
SUSTATU
Profesional euskaldunarentzako albistegia, ekonomiaren alor desberdinetan (irakaskuntza, industria, zerbitzuak...) lanean diharduten eta prestatzen ari diren gazte euskaldunei zuzendua.

NONTZEBERRI
Euskal kulturaren ataria. Besteak beste, euskal literaturari eskainitako atal bat aurki daiteke bertan.

BAZKA (1) BAZKA (2)
Susa argitaletxeak online argitaratzen duen literatura aldizkaria.
BETERRIKO LIBURUA
Euskal literaturari buruzko aldizkaria.
EUSKAL PRENTSAREN LANAK
XIX. mendetik 1936ko gerrara bitartean argitaratutako aldizkariak irakur daitezke Susaren webgune honetan: Eskualdun Ona, Argia, Euzkadi eta El Día.
HEGATS
Euskal Idazleen Elkarteak argitaratzen duen literatura aldizkaria.
IBINAGABEITIA PROIEKTUA
Literatur aldizkarien gordailua. 1945. urtetik aurrera argitaratutako hainbat euskal aldizkaritarako sarbidea eskaintzen du
Literatur aldizkarien gordailua
http://www.111akademia.com/
http://andima.armiarma.com/
http://www.susa-literatura.com/
Bihotz Bakartien Kluba poeta hilen kluba, Sarri gure artean, literatura eskola
BetErriko Liburua euskal literaturari buruzko aldizkaria

LITERATURA SARIAK

EREIN-EUSKADIKO KUTXA eta DONOSTIA OPERA PRIMA NARRATIBA SARIAK
EUSKADI LITERATURA SARIAK
JOSEBA JAKA LITERATUR BEKAK
KOLDO MITXELENA LITERATURA LEHIAKETA
URRUZUNO LITERATURA LEHIAKETA

Datozen hilabeteetako literatura lehiaketen berri izateko, zoaz Euskal Idazleen Elkartearen orrira.


EUSKAL KOMIKIA

Absurde
Antxon Olariaga
Egunkariaren tira barregarriak.
HABEKO KOMIK
Joxerra Interinez
Ortziren Ahotsa
Zaldi Eroa.
Zaldi Ero idazleekin

ARGITALETXEAK

AIZKORRI
ALBERDANIA
DESCLÉE DE BROUWER
EDITORIAL ELEA ARGITALETXEA
EDITORIAL NEREA
ELHUYAR
ELKAR
EREIN
GATUZAIN
GILTZA
GIPUZKOAKO IKASTOLEN ELKARTEA
GRAN ENCICLOPEDIA VASCA
GURE LIBURUAKEuskal Herriko Irakurle Kluba
HIRU
IBAIZABAL
IGELA
LABAYRU
LUR
MENSAJERO
OSTOA
PAMIELA
SENDOA
SUA
SUSA
TTARTTALO
TXALAPARTA
TXERTOAZUBIA EDITORIALA

Badakigu esteka gehiago egon badaudela, gure mundua txikia da, eta honi esker, askotan, altxorrak topatzeko aukera izaten dugu. Esteken bilduma hau oraindik orain osatuagoa egitea da gure helburua. Eguneratuko dugu, bada.

JALGI HADI INTERNETERA


Izanari izena emateko, interneten .eus domeinua lortzeko, Puntueus elkartea sortu da. Euskaldunek interneten ikur propioa izatea lortu nahi dute, munduak jakin dezan euskaldunok bagabiltzala interneten


Gure aldetik ere, .eus domeinua eskatzeko atxikimendua erakutsi dugu. Sar zaitez web orrialdean eta eman zure izena.









2009/01/12

Webquesta egiteko liburuak

Hementxe duzue zuek eskatu bezala, liburu gehiago lana egiteko. Gai ezberdinen inguruko liburuak daude. Aukeratzen duzuena aukeratzen duzuela gustura ibiliko zarete.


1. Ramon Saizarbitoria, Gudari zaharraren gerra galduak (narrazio luzea) [Gerra zibileko memoriaz gogoeta egiten duen narrazioa]


















2. Ur Apalategi, Gauak eta hiriak (nobela)[hiru lagunen arteko
maitasun trianguloa, bi mutil eta neska bat]















3. Eider Rodriguez, Haragia (narrazio-bilduma)[gose aseezinaren
ondorioak: bulimia, erosketa konpultsioa, obsesio etengabeak...]













4. Iban Zaldua, Traizioak (narrazio-bilduma) [traizioaren inguruko
narrazioak, errealitate eta fikzioaren arteko muga lausoaz mintzatzen
direnak]















5. Xabier Montoia, Denboraren izerdia (nobela) [politikoki mutur
batetik bestera doan pertsonaia baten istorioa: ETAkide izatetik
Ermuako foroko kide izatera igarotzen]











6. Anjel Lertxundi, Ihes betea (nobela) [judu dela ez dakien gazte bat
hitlerzale da, eta judu dela ohartzean ihes egingo du]










7. Itxaro Borda, Jalgi hadi plazara (nobela) [Amaia Ezpeldoi detektibe
rurala Bilbora doa desagertu den euskaltzain baten kasua argitzera,
eta bertan dela lesbiana dela aitortuko du -intriga gaia eta
lesbianismoaz gogoeta-]










8. Juanjo Olasagarre, Ezinezko maletak (nobela) [herri euskaldun txiki
batean bizi den gay bat herrian hertsirik bizi denez alde egitea
erabakitzen du...]














9. Pablo Sastre, Enpleguaren arbola (nobela)[etorkinak eta lan mundua]














10. Laura Mintegi, Sisifo maiteminez (nobela) [maitemintzearen ingurukoa]















11. Jokin Muñoz, Joan zaretenean (nobela) [lagun batek topo egiten du aspaldiko lagun batekin ETAkide egin dena, eta iraganaz gogoeta egingo du]














12. Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik (narrazio-bilduma)
[oso estilo gordinean itxurakeriez hitz egiten du asko -gau giro gordinak ere errepresentatzen ditu-]

2009/01/08

Mikel Laboaren oroimenez


Gure ikasleek Mikel Laboa oroitu nahian, honen kanta bat aukeratu eta aztertu egin dute. Laboa ezin ukatu poeta magikoa izan genuela.


2008/12/18

Elberriaren azterketa kritikoa lana martxan dabil

Lanaren nondik norakoa ikusteko esteka honetan klikatu


eleberriaren azterketa kritikoa webquesta

Webquesta zer den jakin nahi duzu?


Hemen webquesta zer den ingelesez azalduta


2008/12/08

Fernando Morillori elkarrizketa






Web orrialdeko zenbaketa eginda, 34 urte eta 22 liburu argitaratu dituzu. Orduan, lehenengo galdera erraza, zer esanahi du idazlea hitzak?
Ni idazten hasi nintzenean, pentsatzen dut askotan gertatzen zaigula, eta galduta sentitzen nintzen, gaztetan horrelakoak gertatzen direlako eta normala da galduta sentitzea, eta idazten… barruan gauza piloa neukan eta ikusten nuen hori identifikatu eta horren aurka borroka egin behar nuela eta niretzat idaztea zen sendatze bide moduko bat, nire barruko beldurrak eta… askotan zailena da jakitea zeren aurka egin behar duzun, eta besterik gabe jardutea eta orduan haIekin nire barruko irudiak, pixka bat fokalizatzen nituen edo… Aparte asko gustatzen zait oso fantasiatsua naiz, zentzu onean, beno eta txarrean ere bai. Niretzat istorioak asmatzea, jendea ezagutzea, lekuak ezagutzea,… eta gainera hori dena aprobetxatzeak, horrek ez dauka parekorik, niretzat da zoragarria, orduan idaztea zer den, bada, bizitzeko modu eder ederra.

Idazlearen sortze-lana ikasi daiteke? Nola?
Idazle lana beste asko bezala fifty-fifty da. Alde batetik, garrantzitsuena da beharra sentitzea, ederra da gustatzen bazaizu, ikaragarria da gustatzen bazaizu, bestela aspertu egiten zara. Orduan idazteak baditu bere alde gogorrak. Ikasi ikasi egin behar da, bitartekoa ikasi egin behar da, baina behar duzu lehendabizi behar hori. Behar hori ez badaukazu… gogoz kontra karrera bat ikastea da. Behar hori badaukazu, gero jada, teknika, bizitzea eta bizipen horiek kontatzea, orduan berriz esango dut, behar hori behar da. Famoso izango naiz, bai baina orduak eta denbora eta istorioak asmatu behar dira, gustatzen ez bazaizu alferrik da, berehala nabarmenduko zaizu, baina beharra baduzu, berdin du ze oztopo zer dagoen. Orduan hori ondo pentsatu eta hasi idazten. Praktika ikaragarria da…. Ni orain hasi naiz trikimailuak ezagutzen konturatzen nire hasierako liburuetan… baina beno hasierakoak dira,…orduan konturatzen naiz ikasten nenbilela.

Aholku bat bota idazleak izan nahi dutenei
Bat, lotsarik ezin dela eduki, alegia, lotsa zentzu onean, beti gertatzen zaigu idazten hasten garenean pentsatzen dugu, hau penagarria, hau patetikoa, ez dut balio, eta gainera beti dago baten bat alboan esaten dizuna, oso txarra zara, baina jende asko ikusi dut horrela hasi dena eta balio zuena , baina azkenik pentsatu du ez dut balio edo oso gaizki pasatu du, neurri batean zure arimaren zatitxo bat uzten duzulako, eta asmatu ez baduzu egurra eta asmatzen baduzu egurra ere bai, beti egurra. Orduan lortzen duzunean pausu hori, hau da lotsarik ez, eduki garbi liburu on bat ateratzeko 10 txurro aterako dira. Orduan beldurra galtzen diozu. Oso garrantzitsua da idaztea, bestela gauza asko ez dira egiten, bestela gauza asko ez dira galtzen, orduan hasi berria den idazle batentzat ezinbestekoa da beldur hori kentzea, bestela…, joe Borgesek hobeto idazten zuen, bai noski… orduan aholku bat: beldurrik ez izan eta garbi eduki gauza txarrak aterako direla. Eta galdetu zeure buruari ea behar hori duzun. Niretzat lanik ederrenetarikoa da, ez zaudelako inola ere mugatua, nahi duzun gaia, nahi duzun pertsona ezagutu dezakezu, aitzakia daukazu, nahi duzun lekura joan zaitezke, eta lanean ibili, parrandan zaudela lanean ibili,…

Hertzainak musika taldeak zioen Euskal rock and rollak ez du dirurik ematen , eta euskal literaturak?
Diru gutxiago, musikan jendea kontzertuetara joaten da… baina diruagatik ezin duzu idatzi. Idaztea altxorra da, baina beste zentzu batean, ezagutzen duzun jende piloagatik. Niretzat da neure burua ezagutzeko aukera, eta zentzu basatian ni aske naiz, oso gutxi behar dut bizitzeko, denok behar dugu dirua, baina nire bizioak oso merkeak dira. Idazteko gutxi kobratzen da, ez dakizu noiz kobratuko duzun, baina antolatuz gero, ni bizi naiz oso gustura, de puta madre, nahi dudana egiten dut, lagunak egiteko ez duzu dirurik behar eta dirua behar baduzu, jada, ez da laguna. Orain ezin naiz kexatu, orain liburu piloa argitaratzen, kolaborazioak egiten,… ezagunagoa naiz, orain errazagoa da.Garai batean, hiru libururekin inork ez zintuen ezagutzen, zer egingo dut,… baina ikasten duzu, zentzu horretan oso espartanoa naiz, oso gutxi behar dut bizitzeko, orduan.. Idazle profesionalak Euskal Herrian egongo dira 5 eta seguruenez, bosten erdia. Egin behar duzu gidoiak telebistan, edo irratian lan egin, edo irakasle, eta gero idatzi.

Euskal literaturaren autoreen artean zein duzu gustukoen?

Asko. Idazle asko daude, batzuetan egitura ez zait gustatzen, tonua edo gaia bera, baina asko daude. Gazteak ere, gainera neska belaunaldia badator, zorionez ere. Urtetan mutilak ginen, neskaren bat edo bestea bai, baina beti zen 1, 2, 3, baina orain gehiago direla neskak mutilak baino, eta hor freskura ikusten da. Eta izen bat nik egia esango dut, azken urteetan gehien gustatu zaidana, idazlea, Patxi Gallegoren Poxpolinen lurrina iraultza, komiki-eleberri politikoki ez zuzena, eta euskaraz horrelakoak behar genituen.

Atzerriko autore bat?
Fantasia zalea izan naiz, orduan mundu horietan dabiltzanak, fantasma arraro xelebre batzuk ikaragarri gustatzen zaizkit, literatura diferentea da, ez da goi-mailako literatura, fantasia beti bigarren mailako literatura da, baina asko gozatzen dut. Mamuak asko gustatzen zaizkit.

Eta fantasiarekin zerikusia duena El señor de los anillos edo Harry Potter?
El señor de los anillos beste garai bateko liburua da, agertzen da istorio bat zoragarria, Biblia bera ere baino askoz koherenteagoa, baina batzuetan oso lehorra da, oso astuna da. Hala ere, egitura ikaragarria da. Harry Potter berriagoa da, arinagoa eta hor dagoen benetako magia ez da Harry Potterrena. Hor dago egileak lortu duela gazte askok inoiz ezer irakurri ez dutenek denak irakurri dituztela, eta irakurtzen gozatzen ibili direla, eta hori da magia. Beste 2000 liburu irakurtzeko ditut eta hori da bat.

Gloria Mundiren kasuan nora jo zenuen informazio bila?
Niretzat izan zen oroitzea. Txikitatik beti zientzia ikaragarri gustatu izan zait eta zientzialariak oso jende xelebrea da eta jende askea, arraroa, ez zuloa galtzerdietan zutelako,euren kezka beste bat zen, matematikaria bere buruan zenbakiekin,… niri jende hori gustatzen zait, baina gero mundu errealean era guztietako jendea dago. Eta zientzian oso jende interesgarria dago zentzu horretan. Niretzat hori idaztea izan zen txikitako lagunekin egotea bezalakoa.

Zure arima salduko zenuke?
Nik bizitzan dena ematen dut. Gustatzen zaizkidan gauzekin dena ematen dut buru-belarri sartzen naiz, orduan gustatzen ez zaizkidanak alboratu egiten ditut. Orduan, arima saldu baino, oparitu egiten dudala esango nuke.

Zure web orrialdean diozu gustuko duzula autobus edo tren ezezagun batean sartu eta inora heltzea. Zein izan da azken bidaia?
Nire irakasgai pendientea parranda da, Euskal Herritik parranda eta orain oso proiektu polita aurkeztu didate, iparraldeko umeekin, 6-10 urte bitarteko umeekin, idazten irakastea eta beste marrazkilari zoragarri bat, zora zora eginda, baina zentzu onean, hark marraztu ditu eta 24 ipuin bildu behar ditugu. Eta nik hangoa ez dudanez ezagutzen poz-pozik hara joango naiz lanean eta lekuak ezagutzen.


Zergatik aipatzen dituzu hainbeste zure lagunak? Lagun bereziren bat baduzu?
Lagun min edo bikotekide baditut, baina denborarekin ikusten duzuna da, munduan jende asko dagoela, batzuk oso aspergarriak, beste batzuk ez, eta orduan horiek zaintzen ditut, lagun bereziak eta arraroak, zentzu onean. Egia esan, nire obsesioa bizitzea da eta lagun bakoitzak erakusten dit bizitzeko modu ezberdin bat, eta gero idazteko erabiltzen dut.

Idazterako orduan, txokolateak laguntzen al zaitu?
Bai txokolatea asko gustatzen zait, patata-tortilla ere bai. (Hemen txokolate beltza almendradun gozo bat oparitu genion)
Beste txokolaterako oso txarra naiz, nire gorputza txarra da, eta probatu dut, baina ideiak ezer hartu barik baldin baditut, begira, lagunek esaten didate saturatu egiten naizela.


Elkarrizketa entzun nahi duzu?



Pelikula bat
Kanadiensea, Léolo, pelikula oso potentea `poesia hutsa, ikusi beharrekoa.



http://www.fernandomorillo.eu/Argazkiak_taldeak_2008_2009.html