2008/12/08

Fernando Morillori elkarrizketa






Web orrialdeko zenbaketa eginda, 34 urte eta 22 liburu argitaratu dituzu. Orduan, lehenengo galdera erraza, zer esanahi du idazlea hitzak?
Ni idazten hasi nintzenean, pentsatzen dut askotan gertatzen zaigula, eta galduta sentitzen nintzen, gaztetan horrelakoak gertatzen direlako eta normala da galduta sentitzea, eta idazten… barruan gauza piloa neukan eta ikusten nuen hori identifikatu eta horren aurka borroka egin behar nuela eta niretzat idaztea zen sendatze bide moduko bat, nire barruko beldurrak eta… askotan zailena da jakitea zeren aurka egin behar duzun, eta besterik gabe jardutea eta orduan haIekin nire barruko irudiak, pixka bat fokalizatzen nituen edo… Aparte asko gustatzen zait oso fantasiatsua naiz, zentzu onean, beno eta txarrean ere bai. Niretzat istorioak asmatzea, jendea ezagutzea, lekuak ezagutzea,… eta gainera hori dena aprobetxatzeak, horrek ez dauka parekorik, niretzat da zoragarria, orduan idaztea zer den, bada, bizitzeko modu eder ederra.

Idazlearen sortze-lana ikasi daiteke? Nola?
Idazle lana beste asko bezala fifty-fifty da. Alde batetik, garrantzitsuena da beharra sentitzea, ederra da gustatzen bazaizu, ikaragarria da gustatzen bazaizu, bestela aspertu egiten zara. Orduan idazteak baditu bere alde gogorrak. Ikasi ikasi egin behar da, bitartekoa ikasi egin behar da, baina behar duzu lehendabizi behar hori. Behar hori ez badaukazu… gogoz kontra karrera bat ikastea da. Behar hori badaukazu, gero jada, teknika, bizitzea eta bizipen horiek kontatzea, orduan berriz esango dut, behar hori behar da. Famoso izango naiz, bai baina orduak eta denbora eta istorioak asmatu behar dira, gustatzen ez bazaizu alferrik da, berehala nabarmenduko zaizu, baina beharra baduzu, berdin du ze oztopo zer dagoen. Orduan hori ondo pentsatu eta hasi idazten. Praktika ikaragarria da…. Ni orain hasi naiz trikimailuak ezagutzen konturatzen nire hasierako liburuetan… baina beno hasierakoak dira,…orduan konturatzen naiz ikasten nenbilela.

Aholku bat bota idazleak izan nahi dutenei
Bat, lotsarik ezin dela eduki, alegia, lotsa zentzu onean, beti gertatzen zaigu idazten hasten garenean pentsatzen dugu, hau penagarria, hau patetikoa, ez dut balio, eta gainera beti dago baten bat alboan esaten dizuna, oso txarra zara, baina jende asko ikusi dut horrela hasi dena eta balio zuena , baina azkenik pentsatu du ez dut balio edo oso gaizki pasatu du, neurri batean zure arimaren zatitxo bat uzten duzulako, eta asmatu ez baduzu egurra eta asmatzen baduzu egurra ere bai, beti egurra. Orduan lortzen duzunean pausu hori, hau da lotsarik ez, eduki garbi liburu on bat ateratzeko 10 txurro aterako dira. Orduan beldurra galtzen diozu. Oso garrantzitsua da idaztea, bestela gauza asko ez dira egiten, bestela gauza asko ez dira galtzen, orduan hasi berria den idazle batentzat ezinbestekoa da beldur hori kentzea, bestela…, joe Borgesek hobeto idazten zuen, bai noski… orduan aholku bat: beldurrik ez izan eta garbi eduki gauza txarrak aterako direla. Eta galdetu zeure buruari ea behar hori duzun. Niretzat lanik ederrenetarikoa da, ez zaudelako inola ere mugatua, nahi duzun gaia, nahi duzun pertsona ezagutu dezakezu, aitzakia daukazu, nahi duzun lekura joan zaitezke, eta lanean ibili, parrandan zaudela lanean ibili,…

Hertzainak musika taldeak zioen Euskal rock and rollak ez du dirurik ematen , eta euskal literaturak?
Diru gutxiago, musikan jendea kontzertuetara joaten da… baina diruagatik ezin duzu idatzi. Idaztea altxorra da, baina beste zentzu batean, ezagutzen duzun jende piloagatik. Niretzat da neure burua ezagutzeko aukera, eta zentzu basatian ni aske naiz, oso gutxi behar dut bizitzeko, denok behar dugu dirua, baina nire bizioak oso merkeak dira. Idazteko gutxi kobratzen da, ez dakizu noiz kobratuko duzun, baina antolatuz gero, ni bizi naiz oso gustura, de puta madre, nahi dudana egiten dut, lagunak egiteko ez duzu dirurik behar eta dirua behar baduzu, jada, ez da laguna. Orain ezin naiz kexatu, orain liburu piloa argitaratzen, kolaborazioak egiten,… ezagunagoa naiz, orain errazagoa da.Garai batean, hiru libururekin inork ez zintuen ezagutzen, zer egingo dut,… baina ikasten duzu, zentzu horretan oso espartanoa naiz, oso gutxi behar dut bizitzeko, orduan.. Idazle profesionalak Euskal Herrian egongo dira 5 eta seguruenez, bosten erdia. Egin behar duzu gidoiak telebistan, edo irratian lan egin, edo irakasle, eta gero idatzi.

Euskal literaturaren autoreen artean zein duzu gustukoen?

Asko. Idazle asko daude, batzuetan egitura ez zait gustatzen, tonua edo gaia bera, baina asko daude. Gazteak ere, gainera neska belaunaldia badator, zorionez ere. Urtetan mutilak ginen, neskaren bat edo bestea bai, baina beti zen 1, 2, 3, baina orain gehiago direla neskak mutilak baino, eta hor freskura ikusten da. Eta izen bat nik egia esango dut, azken urteetan gehien gustatu zaidana, idazlea, Patxi Gallegoren Poxpolinen lurrina iraultza, komiki-eleberri politikoki ez zuzena, eta euskaraz horrelakoak behar genituen.

Atzerriko autore bat?
Fantasia zalea izan naiz, orduan mundu horietan dabiltzanak, fantasma arraro xelebre batzuk ikaragarri gustatzen zaizkit, literatura diferentea da, ez da goi-mailako literatura, fantasia beti bigarren mailako literatura da, baina asko gozatzen dut. Mamuak asko gustatzen zaizkit.

Eta fantasiarekin zerikusia duena El señor de los anillos edo Harry Potter?
El señor de los anillos beste garai bateko liburua da, agertzen da istorio bat zoragarria, Biblia bera ere baino askoz koherenteagoa, baina batzuetan oso lehorra da, oso astuna da. Hala ere, egitura ikaragarria da. Harry Potter berriagoa da, arinagoa eta hor dagoen benetako magia ez da Harry Potterrena. Hor dago egileak lortu duela gazte askok inoiz ezer irakurri ez dutenek denak irakurri dituztela, eta irakurtzen gozatzen ibili direla, eta hori da magia. Beste 2000 liburu irakurtzeko ditut eta hori da bat.

Gloria Mundiren kasuan nora jo zenuen informazio bila?
Niretzat izan zen oroitzea. Txikitatik beti zientzia ikaragarri gustatu izan zait eta zientzialariak oso jende xelebrea da eta jende askea, arraroa, ez zuloa galtzerdietan zutelako,euren kezka beste bat zen, matematikaria bere buruan zenbakiekin,… niri jende hori gustatzen zait, baina gero mundu errealean era guztietako jendea dago. Eta zientzian oso jende interesgarria dago zentzu horretan. Niretzat hori idaztea izan zen txikitako lagunekin egotea bezalakoa.

Zure arima salduko zenuke?
Nik bizitzan dena ematen dut. Gustatzen zaizkidan gauzekin dena ematen dut buru-belarri sartzen naiz, orduan gustatzen ez zaizkidanak alboratu egiten ditut. Orduan, arima saldu baino, oparitu egiten dudala esango nuke.

Zure web orrialdean diozu gustuko duzula autobus edo tren ezezagun batean sartu eta inora heltzea. Zein izan da azken bidaia?
Nire irakasgai pendientea parranda da, Euskal Herritik parranda eta orain oso proiektu polita aurkeztu didate, iparraldeko umeekin, 6-10 urte bitarteko umeekin, idazten irakastea eta beste marrazkilari zoragarri bat, zora zora eginda, baina zentzu onean, hark marraztu ditu eta 24 ipuin bildu behar ditugu. Eta nik hangoa ez dudanez ezagutzen poz-pozik hara joango naiz lanean eta lekuak ezagutzen.


Zergatik aipatzen dituzu hainbeste zure lagunak? Lagun bereziren bat baduzu?
Lagun min edo bikotekide baditut, baina denborarekin ikusten duzuna da, munduan jende asko dagoela, batzuk oso aspergarriak, beste batzuk ez, eta orduan horiek zaintzen ditut, lagun bereziak eta arraroak, zentzu onean. Egia esan, nire obsesioa bizitzea da eta lagun bakoitzak erakusten dit bizitzeko modu ezberdin bat, eta gero idazteko erabiltzen dut.

Idazterako orduan, txokolateak laguntzen al zaitu?
Bai txokolatea asko gustatzen zait, patata-tortilla ere bai. (Hemen txokolate beltza almendradun gozo bat oparitu genion)
Beste txokolaterako oso txarra naiz, nire gorputza txarra da, eta probatu dut, baina ideiak ezer hartu barik baldin baditut, begira, lagunek esaten didate saturatu egiten naizela.


Elkarrizketa entzun nahi duzu?



Pelikula bat
Kanadiensea, Léolo, pelikula oso potentea `poesia hutsa, ikusi beharrekoa.



http://www.fernandomorillo.eu/Argazkiak_taldeak_2008_2009.html

No hay comentarios: